Preserbatiboak

Kontaizu

2017, Martxoa 27
Arloa: Jo ta jo

Barakaldoko 15 urteko neska bat naiz. Orain dela gutxi sexuaz hitz egiten etorri ziren nire ikastolara, eta preserbatiboen ganera berba egin ziguten.

Aupa Agurtzane,

Barakaldoko 15 urteko neska bat naiz. Orain dela gutxi sexuaz hitz egiten etorri ziren nire ikastolara, eta preserbatiboen ganera berba egin ziguten. Nik oraindik ez dut ezer egin, eta ez dakit normala den, 15 urteko dauzkat eta. Noiz da adinik egokiena? Eta bide batez esango didazu zelan ipintzen den preserbatibo bat, badaezapada. Ez zitzaidan oso argi geratu, eta ez nuen galdetu…

Kaixo !

Mila esker zure zalantzak bidaltzeagatik. Gero eta gehiago zabaltzen dira sexualitatearen bizipenei lotutako saioak, poztekoa da. Egia esan labur geratzen dira, eta gauza asko galdetu gabe. Baina tira, bestelako bideak jorratzea gure jakinminari bidea emateko ez da kontu makala.

Egun uste dut indar gehiegi jartzen dugula sarketaren kontuan, gure erotikaren bizipen horri gehiegizko garrantzia emanez. Alde batetik, gure plazerraren gailurra izango balitz moduan, eta bestetik ahalik eta azkarren pasa beharreko jokabide erotiko hutsa bezala. Horren bueltan estatistikak, presioak, betebeharrak eta kontsumitzeko beste produktu bat bezala aurkeztea. Egun neska ta mutilen sarketa egiteko adinaren batabestekoa 16 urte da. Horrek solik dino gehiengo batek (%50a baino gehiagok) sikiera bere bizitzan behin jokabide hori esan duela. Ez dakigu gozatu duen, derrigortuta izan den, behin baino ez da izen ....ez dakigu esperientziaz ezer ere ez.

Oraindik ez duzula ezertxo ere egin diozu, ulertzen dudala da ez duzula sarketarik egin...Ez dakit masturbatu zaren, ez dakit inoiz beste lagun baten ganako desiorik sentitu duzun, edo fantasiarik, ez dakit, inoiz musurik eman diozun inori, besarkatu, laztandu ....Ez dakit inoiz horrek zer esannahi duen. Beharbada zuk sentsazio eta emozio piloa sentitu izan dituzula, eta horiek gure erotikaren eta sexualitatearen bizipenen ikurrak dira, gure gaitasunarenak, batzutan konpartituak eta beste batzuetan ez...gure momentuaren arabera, lehentasunak, gustuak, lotsak, bildurrak .... Horrek guztiak bidaide onak izaten dira gure gozamenak ikasteko, eta inoiz konpartitu  izanez gero errazago izango da  elkarrekin gozatzea.

Preserbatiboa, bai izango dala kasu horretan gure bidaidea...aske, lasai, eta gozamenean zentratzeko preserbatiboak lagunduko digu babestuko gaitulako. Beraz hobe erlajatzea.

Hona hemen bideo interesgarria...

 

Ondo pasa!!

agurtzane