Maider Zabalegi

Bere izena Alaitz Telletxearenaren ondoan ezagutu izan dugu. Ezagutzeaz gain euskal musikan hito bilakatutako bikotea izan dira Alaitz eta Maider. Plazarik plaza, milaka disko saldu zituzten bere garaitik hoberenean. Gerora bakoitzak bere ibilbide musikalari ekin zion.

Orain Maider bakarkako disko berria aurkeztera datorkigu. “Zuei” izenburupean plazaratu duen diskoa pop ikutuz jantzitako abestiek osatzen dute. Jaiotzez Oiartzungoa den kantaria urte luzea egon da eskenatokietatik kanpo eta oraingoan diskoa osatzen duten 10 abestiak lantzeko lagun ezberdinen laguntza izan du. Musikari trebeak eta esperientzia handikoak partu hartu dute lan berrian. Hala nola, Urbil Artola -Sorotan Bele- (dobroa, gitarra akustikoak eta koruak), Karlos Aranzegi -Bide Ertzean- (bateria, perkusioa), Joseba Loinaz (pianoa) eta Dani Venegas (gitarrak, baxuak, hammonda, sintetizadoreak) aritu izan dira berarekin.

Diskoa Elkar zigiluak plazaratu du. Garai batean bere bikotea izandako Alaitz Telletxeak ere parte hartu du lanean. Abesti guztiak berak konposaturikoak dira eta sentipen ezberdinak isladatzen dituzte, maitasuna delarik oinarrizko kontzeptua.

Gotzon Uribe

2017, Martxoa 30