25 urte betetzen ditu aurten BBK gaztetxoen taldekako sariketak

Iñaki Iturriotz

2017, Martxoa 10
Arloa: Bertsoleku

Bizkaiko ikastetxeetatik pasatu ondoren BBK Salan izango da finala datorren martxoaren 31n

Lehiaketak, aurrekoetan bezala, taldekako formatua izango du eta 48 bertsolarik hartuko dute parte; zortzi talde izango dira eta bakoitzean seina bertsolari, eskualde hauetakoak: Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta. 

Talde bakoitzeko sei bertsolariak bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko, adinaren arabera: lehen taldean 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18tik 24 urtera artekoak.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa lehenengo aldiz 1992an egin zen, Euskal Herriko kulturaren bertsolaritza gazteen artean sustatzeko helburuaz eta gaztetuta iritsi da 25. Urteurrenera.

Saioak non eta noiz

Martxoak 8    10:45    Arratzu (Barrutialdea BHI): Busturialdea-Durangaldea
Martxoak 14    11:30    Igorre (Arratia institutua): Enkarterri/Ezkerraldea-Arratia
Martxoak 15    09:30    Sopela (Ander Deuna Ikastola): Uribe Kosta-Hego Uribe
Martxoak 21    10:30    Markina-Xemein (Kultur Aretoa): Lea-Artibai/Uribe Butroe
Martxoak 24    10:00    Zalla (Zine Antzokia)    1. finalaurrekoa.     1. eta 2. sailkapen-probetako irabazleak
Martxoak 28    12:00    Durango (Fray Juan de Zumarraga institutua)    2.  finalaurrekoa.     3. eta 4. sailkapen-probetako irabazleak
Martxoak 31     19:00    Bilbo (BBK Sala) Finala