Euskarazko spot lehiaketa, aniztasuna ardatz

letrArt

2017, Martxoa 13
Arloa: Arteder

Abian da Euspot Lehiaketa, euskara, sormena  eta publizitatea uztartzen dituen lehiaketa. 2012an sortu zen asmoa eta orduz geroztik, gai bat proposatzen dute urtero antolatzaileek; aurtengoa ANIZTASUNAK ABERASTU EGITEN GAITU. Gai horri lotuta, sormena erabilita erantzun beharko diote lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabiliz. Aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea da antolatzaileen asmoa.

Sortzen den iragarkiak aniztasunaren alde zein edozein motatako diskriminazioaren aurka hausnartzeko balioko du eta honako balioak edo ideiak sakondu beharko ditu:

• Aukera berdintasuna
• Aniztasuna
• Diskriminazio eza
• Elkarbizitza
• Gizarte-kohesioa
• Giza eskubideak
• Elkarkidetasuna

Iragarkiak, gainera, honako elementu hauek ere jaso beharko ditu ezinbestean:

- Gaiarekin bat egiten duen leloa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa.
- Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
- Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo
www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

Lanak entregatzeko epea 2017ko apirilaren 26an, goizeko 10:00etan amaituko da, eta honako lau sari hauek banatuko dira:

1. Spotik onena (1.000 euro)

2.· Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).

3.· Publikoaren saria (500 euro).

4. BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

Lehiaketa honetan norbanakoek, taldeek nahiz enpresa profesionalek hartu ahal izango dute parte

Aurkezpen-bideoa:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=8&v=kdkLcGrnUjM

Informazio gehiago:

Nola parte hartu:

http://euspot.eus/parte-hartu/

Lehiaketaren oinarriak:

http://euspot.eus/wp-content/uploads/2017/01/Euspot-2017-lehiaketaren-oinarriak.pdf

Iragarkirako briefa:

http://euspot.eus/wp-content/uploads/2017/01/EUSPOT17-briefa-2.pdf