"Lekuek" jaialdia Gernikan

Gotzon Uribe

2017, Otsaila 24
Arloa: Barri music

Badira lau urte Gernikan “Lekuek” jaialdia antolatzen dutela. Aurtengo edizioan hainbat talde interesgarri ikus ahal izango dira martxoaren 11tik 19ra herriko leku ezberdinetan banatuta. Aste oso baten musikaz jantziko dute herria. Benetako afizioa, zaletazuna eta gusto ezin hobea daukaten lagunek sortu eta bultzatzen duten festibala da “Lekuek”.

Artista eta talde ezberdinak izango dira bertan arituko direnak, batzuek lan berriak aurkezten eta besteak beraien musika lehen aldiz Gernikan plazaratzen. Hala nola The Limboos taldea lan berriarekin, Gasteizko Sumision City Blues, Inoren Ero Ni edota Ruper Ordorika eta Kepa Junkera disko berriak aurkezten ikusteko aukera izango da. Capsula bilbotarren rock’n’roll doinuak ere entzungai izango dira eta Luma, Guadalupe Plata, Solea Morente, Nick Moss edota The Kinky Coo Coos taldeen zuzenekoak.

Jaialdia espazio ezberdinetan banatuko da eta musikaz gain tailer ezberdinak ere izango dira. Hala nola, Astra, Iparragirre Rock aretoa, Trinkete Anti-Txokoa eta Lizeo Antzokia izango dira jaialdia hartuko duten guneak. Aurtengo edizioaren irudia eta kartela Maria Larrinaga sortzailearen eskutik dator. Emanaldi ezberdinetara joateko sarrera bonoa 25 eurokoa izango da.

Informazio guztia: http://www.gernikakolekuek.com/