Huntza

Datorren otsailaren 2an Huntza taldeak bere lan berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian Egurra eta kitto taldearekin batera. Aurtengo Durangoko azokan sentsazioa izan da Huntza taldea eta beraien estreineko diskoa den “Ertzetatik” salduenen artean egon da.

Taldea 2014. urtean sortzen da Bilboko Alde Zaharrean. Unibertsitatean ikasten dabiltzan gipuzkoar batzuek ostegunetako “pintxo-pote”aren inguruan elkar ezagutu eta musika alaia eta parranda girokoa sortzeko asmoarekin martxan jarri zuten musika proiektua da Huntza. Seikote moduan aurkezten da taldea, berez taldekide bakoitza aurrerik musika munduan aritutako da eta Huntza sortzeko orduan indarrak batzea erabaki zuten. Josune Arakistain -trikia eta ahotsa- birritan izan da Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelduna eta plazarik plaza ibili da urte askotan. Uxue Amonarrizek -panderoa eta ahotsak- ere eskarmentua dauka plazatan. Aitor Huizi -biolina-, herri-musikaren bueltan ibili da beti. Aitzol eta Inhar Eskisabel -gitarra eta baxua- Indarra taldean aritu ziren. Eta Peru Altube, -bateria- Garraxi eta The Potes taldeetako kidea da. 2016ko martxoaren 8an egin zen ezaguna taldearen izena, agertokira igotzeko hautua egin zuten lehen emakumeei zuzendutako 'Harro gaude' kantuari esker.

Aipatu behar da egun gutxitan bere “Aldapan Gora” abestiarekin arrakasta izugarria lortu dutela. Hilabete batean 400.000 ikustaldi izan dituzte interneteko “You Tube” kanalean.

Diskoa Haritz Harreguyrekin grabatu dute Usurbilgo Higain estudioan eta Mauka diskoetxearen eskutik plazatu dute.

 

Gotzon Uribe

2016, Abendua 23