Xilaba, Donibane Lohitzunetik Baionara

Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasi zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketa. Azaroaren 12an jokatuko da finala.

Hamabost bertsolarik hartuko dute parte Zuberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako V. Bertsolari txapelketan. Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasi eta bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ostean Baionan izango da finala azaroaren 12an.

2008an ospatu zen lehen XILABA Xapelketa. Ordutik hona bi urtetik behin ospatu da, aurtengoa V. XILABA Xapelketa izango da.

Hiru sailkapen fasetan banatuko da xapelketa: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Kanporaketak

Bi kanporaketa ospatuko dira. Hamabi bertsolari lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolari arituko dira saio bakoitzean. Kanporaketetan, aurreko edizioko txapelketako hiru lehen sailkatuek (Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, eta Odei Barroso) ez dute parte hartuko.

Finalaurrekoak: Baigorrin urriak 8an, Izturitzen urriak 15ean, Aiziritzen hirugarrena eta Larresoron laugarrena eta azkena urriak 29an.

Faboritoak:

Amets Arzallus 

1983. urtean jaio zen Hendaian. Kazetaria da. Hendaiako bertso-eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle gero. Hiru aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta 2013. urtean lortu zuen Euskal Herriko txapelduna izatea. XILABA xapelketan hiru aldiz txapelduna izan da, 2008, 2010, eta 2012. urtean.

Odei Barroso

Urruñakoa da eta Azkainen bizi da. Bertsolaritza eskolak ematen ditu Zuberoa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoko ikastoletan eta bertso-eskoletan. 13 urterekin hasi zen bertsotan, bostgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Sustrai Colina

Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako bertso-eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle gero. Lau aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2014. urteko XILABA txapelketako txapelduna da eta txapelketa hontan bere bostgarren partehartzea izango du.

Iñaki Iturriotz

2016, Urria 13
Arloa: Bertsoleku