Xabiroi 10 urte! erakusketa

letrArt

Ondarroako 18. Komiki Jardunaldien kariaz, urtarrilaren 22an Xabiroi 10 urte! erakusketa jarriko dute abian Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan.
Erakusketa horretan euskarazko komiki horren azal guztiak eta egileen originalak bilduko dituzte, eta urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo da.
DBHko, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleei bereziki zuzendutako komiki-aldizkaria da eta 2005ean argitaratu zen lehen alea Ikastolen Federazioaren eskutik, nerabeek eskura duten euskarazko literatura grafikoa anizteko asmoz.

Erakusketa ez da izango, ordea, jardunaldi horietako ekitaldi bakarra; hala, urtarrilaren 23an Def Con Dos taldeak kontzertua eskainiko du Beikozini aretoan, 23:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean, Naranja Azule disko jartzailea  arituko da musika jartzen.

Horiez gain, hilaren 27an, irratsaio berezi bat egingo dute Radixu Irratiko Azken Mohikanoak saioan, 22:00etatik 00:00etara.
Azkenik, hilaren 28ko goizean, Dani Fano, Xabiroi aldizkariaren koordinatzaileak, bi hitzaldi marraztu egingo ditu Udal Erakusketa Aretoan.

http://www.xabiroi.eus/
 

 

letrArt

2016, Urtarrila 21
Arloa: Arteder