Ikastolen denda birtuala

Ikastolen Elkartearen Dendak ireki ditu ateak. Ikastolen Elkarteak ekoitzirik produktuak on-line erosteko aukera ireki du. Bertan aurkituko dituzue aurtengo nobedadeak, Argitxo Bilduma edota Haur Besoetakoa komikia, Olentzero bilduma, eta askozaz produktu gehiago.

Dendan maila guztietarako produktuak daude: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako.

Era berean, formatu eta euskarri desberdineko produktuak aurki daitezke: CD-ROMak, jolas/jokoak, komikiak, ipuinak, puzzleak, horma irudiak, DVDak, liburuak, panpinak... Produktu denek, bidenabar esanda, Ikastolen Elkartearen berme eta kalitatea dituzte.

Eta hasiera besterik ez da. Aurrerantzean, produktu gehiago eskuratzeko aukera izango da Ikastolen Dendatik. http://denda.ikastola.eus/

Kontaizu

2015, Urtarrila 07