Musika

Asteartea, 2019, Apirila 16 - 10:00

Dientes de Luna taldea Gernikan sortu zen 2008an, eta Iparragirre Rock Elkarteko kide dira. 2012an argitaratu zuten “¡Esto sí que no me lo esperaba!” EP-a, gero iraupen luzeko bi disko, “Más vale tarde” 2015ean eta “Utopista” 2018an. Boskote modura funtzionatu izan dute, baina egun sei dira taldean. Euskera eta gaztelania erabiltzen dute.

Asteazkena, 2019, Martxoa 20 - 15:47

"Garena" diskoa Garate Studioetan grabatu zen Kaki Arkarazo teknikari eta produktore bezala.

Asteazkena, 2019, Urtarrila 23 - 11:00

Disko berri honetan, taldeko soinuaren bila beste pausu bat ematen saiatu dira, ahotsaren melodiak gehiago landuz eta soinu ilunago eta zuzenago bat bilatuz, beti ere progresio instrumental lasaiagoak atzean utzi gabe. Letrei dagokionez, begien aurrean dutena eta honek sortzen dizkieten ezinegonak plasmatzen saiatzen dira.

Ostirala, 2018, Urria 12 - 08:20

"Argiaren abiadura"n poparen planeta ezberdinetatik garraiatzen gaituen disko berria aurkezten du Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarrak. 60. hamarkadako pop kantu atseginetatik hasita 90. hamarkadako brit-popa gogorarazten diguten  bederatzi kantuz osaturiko lana da. 

Aurreko diskoarekin konparatuz, erritmoek eta ahots melodiek indarra irabazten dute sinteek zutenaren aldean. Lehen diskoan Abbey Road estudioetara joan ziren buruan zuten indie britaniar soinuaren bila eta oraingoan estudioko lan gehiagorekin lortu dute zuten helburua.

 

Osteguna, 2018, Iraila 13 - 20:49

Izar batek bezala, eztanda egin du Iñaki Etxezarraga "EtxE"k. Bere energia guztia zazpi kantu berri hauetan batu eta estudioko seigarren lanarekin datorkigu oraingoan. Bilboko TAOM estudioak ekoiztu eta grabatu du Jagoba Ormaetxea ekoizle era musikariarekin, eta argi dago, leherketa hau orain arte berriztarrak egin duen lanik onena dela. 

Orriak