Musika

Astelehena, 2022, Azaroa 28 - 22:38

“Adore Kemena Kuraia” disko honetan biltzen diren 10 abesti berri hauetarako, ZEA MAYS-ek ekoizle adituen jakinduria izan du lagun, Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia, Aritz Aranburu… Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari dudarik gabe, baina, edozein izanda ere, eta kanpoko euskarri edo estudioen izenak asko aldatu arren, disko osoak magikoki Piti, Aiora, Rubén eta Asier-en soinua du. 97. urtetik bateginik dauden lau izen, eta miresmen sakon, errespetu eta maitasunarekin idazten ditugunak.

Igandea, 2022, Otsaila 13 - 19:42

3 urte beranduago, Aguraingo “Kaotiko” punk-rock talde esanguratsua bere estudioko bederatzigaren lanarekin bueltan da. Bere esentzia alde batera utzi gabe soinu berriekin esperimentatzera eraman du boskote arabarra, bilakaera honekin estilo biriribil, pertsonal eta boteretsu bat lortzeraino.

Abesti lotsagabe eta garratzak, melodia korrosibo eta ozarrek, soinu sendo eta eutsiezinak; riff sutsu eta oldakorrak eta filtroik gabeko letra erasokorrak.

Igandea, 2021, Azaroa 21 - 15:15

Medusarekin, Dientes de Luna taldeak  "Utopista" eta "Atmósfera"rekin batera ixten du trilogia eta soinu delikatu eta indartsu bat eskaintzeko apustu sendoa egiten du, ikusizko proposamen handi batekin batera, bai eserita dauden antzokietara, bai aire zabalean eta oinez dauden antzokietara egokitzeko.

Ostirala, 2019, Azaroa 22 - 12:45

ZEA MAYS taldearen disko berria da "Atera", hamargarren diskoa, estudioko bederatzigarrena.

Lan honen produkziorako, Zea Mays ek  Carles "Campi" Campón produktorearen laguntza izan du, beste batzuen artean Vetusta Morla, Natalia Lafourcade edo Jorge Drexler ekin lan egin du eta Grammy sari batzuk zenbatzen ditu. Nahasketa Hector Castillok (Bowie, Björk, Rufus Wainwright, etab...) egin du New York-en. Diskoa Andoaingo Garate estudioan grabatu egin da.

www.zea-mays.com

 

Asteazkena, 2019, Maiatza 22 - 15:45

DEUS EZ Gipuzkoan 2016. urtean sortutako rock talde bat da. 2017. urtean beraien lehen diskoa grabatu zuten, energiaz betetakoa. Lehen lan horrekin Amurriock lehiaketa irabazi zuten eta Katapulta zirkuitorako ere aukeratuak izan ziren.

Orriak